Spain

Zirrikitua

Telebistan, sindikatu bateko idazkari nagusiaren adierazpenak. Irmo kritikatzen ari da Jaurlaritzak hartu duen jarrera COVID-19ak eragindako krisialdiari aurre egiteko. Ama txaloka hasi zaio pantailaren bestaldean dagoen sindikalistari:

− Bai, jauna!

Sarari barregura eman dio amaren naturaltasunak. Batzuetan bere onetik ateratzen du, baina, barrubarruan, maitagarria iruditzen zaio. Ditxosozko birusak bizilagun egin ditu berriro, hamabost urteren ondoren. Bere intimitateari eta independentziari uko egiteko erabakia hartzea kostatu bazaio ere, Sara gero eta konbentzituago dago ideia ona izan dela amarekin bizitzera joatea itxialdiak iraun bitartean. Ezinegonak hartuta ikusten du ezohiko egoera honetan, larri: amesgaiztoak izaten hasi da eta telebistari inoiz baino sarriago hitz egiten dio.

Sindikalistari adi-adi entzun dio Sarak hasieran; bere oroitzapenenetan murgildu ahala, ordea, haren aldarrikapen sutsuak urrutiko berbots bilakatu dira. Sara, iraganeko bizipenekin olgetan, bere kolkorako ari da, baina ahotsak ihes egin dio:

− Nire koinatua izan zitekeena… –esan du, nahi gabe.

Ametsetatik errealitatera ekarri du amak, harridura eta, batez ere, jakin-mina gainezka darion galdera batekin:

− Zer esan gura duzu, zure koinatua izan zitekeela?

Maitasun-kontuetan, etxekoekin inoiz ez du konpartitu ezinbestekoa baino gehiago: bikote formal izatera heldu izan direnen existentzia, besterik ez. Sarak ez daki zehazki zergatik, baina sistematikoki ezkutatu izan du bere biografia sentimentala. 'Mari Sekretu', zirikatzen zuen amak, irrikaz, zirrikitu bat noiz agertuko isilpeko istorio horiek guztiak gordetzen zituen horman; behazulotxo bat, alabak kontatzen ez zizkionen berri izateko. Alferrik. Bada, gogoaren zilbor-hestea bere garaian eten zuten, eta, horregatik, Sarak betiko maite du ama.

Erantzun beharreko galdera bat airean. Zalantzati, Sarak leihora begiratu du, inspirazio bila edo. Bazkalostean gogoz jotzen du eguzkiak egongelan, eta pertsiana erdi jaitsita daukate, argitasuna ez dadin telebistan islatu. Listoien arteko zirriztuetatik, aldiz, argi-izpi batzuk sartzen dira aise, Sararen mintzora oharkabean igaro diren lau hitzen antzera. Txikitatik gustatu izan zaio Sarari eguzki-printza horien efektua egongelako hormetan.

− Bere anaiarekin ibili nintzen denbora batean –erantzun dio leun, baina soil.

− Ba ez nekien ezer –bota dio amak, ironia puntu batekin, harridura plantak eginez.

Jakina ez dakiela ezer. Sara hunkitu egin da amaren jarrera jostalariarekin. Konfinamenduaren hamaikagarren eguna da, eta oraindik ere luze joko du. Bere ibilbide sentimental-sexualari presazko errepasoa eman dio: Xabier, Imanol, Carlos, Edu, Matthieu, Ricardo, Manu, Werner, Johann, Borja, Mitxel, Santi, Jokin, Beñat… Amak badu batzuen berri, eta beste batzuen susmo; sorpresaren bat ere hartuko luke, sindikalistaren anaiarekin, kasu. Katalogo horretan zer dira gehiago, Sarari bihotza hautsi diotenak edo Sararen zalantzek kaltetutakoak? Nori jarri zizkion adarrak, eta norekin? Nork engainatu zuen bera, ordea? Harreman zintzoak eta azalekoak, inoiz mamitu ez ziren ilusioak, negar-malkoak eta duda-saldoak; eta, noski, irriak, zirriak eta sexua. 17 urterekin lehen aldia eta 31rekin aldirik okerrena, nahi ez dena. Bere bilduma pertsonaleko norekin akordatzen da gehien bakartuta dagoen egunotan?

Telebistan, zinemagile batek argitaratu berri duen memoria-liburuari buruz ari dira orain. Haren film bat aipatu dute, eta, modu ia inkontzientean, Sarak parafrasia:

− Zure alabaren bizitza sentimentalaz beti jakin nahi izan duzuna, baina galdetzera inoiz ausartu ez zarena.

Amari begiratu dio eta begiak kliskatu ditu. Esandakoaz damutuko balitz bezala, baina jakitun ez dagoela atzera-bueltarik. Sofatik altxa da, pertsiana igotzera.

Football news:

El portero de la bandera del Trabajo, en el que cayó el rayo: por el momento todo está bien. Vuelvo enseguida
Ole-Gunnar sulscher: Creo que hubo un penalti en la portería del Aston Villa
Filadelfia jugó con camisetas con los nombres de los negros que murieron a manos de la policía
Kompany lo prueba todo en Anderlecht: entrenó sin licencia (terrible), jugó 15 partidos e invirtió 3 millones de euros en el Club
El entrenador Aston Villa sobre el penalti del Manchester United: una decisión Vergonzosa
Paul Pogba: Ganar la Europa League y la fa Cup son los dos objetivos del Manchester United para esta temporada
El Manchester United fue el primero en la historia de la Premier League en ganar 4 partidos consecutivos con una diferencia de al menos 3 goles