logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo
star Bookmark: Tag Tag Tag Tag Tag
Spain

Txilen izandako protestei aurre egiteko neurri berriak iragarri ditu Gobernuak

Sebastian Piñerak 'Levantemos tu pyme' programaren berri eman du, "agenda soziala" bultzatzeko. 19 pertsona hil dira manifestarien eta segurtasun indarren arteko istiluetan.

Txileko Gobernuak neurri berriak iragarri ditu azken asteetan herrialdeko kaleetara atera diren dozenaka mila manifestarien eskakizunei erantzuna ematen saiatzeko, tokiko agintarien aurka egindako protesten ostean.

Sebastian Piñera herrialdeko presidenteak, 'Levantemos tu pyme' programaren berri eman du bart. Bere esanetan, Txileko Gobernuak abiatu berri duen “agenda sozialaren baitan” aurreikusitako ekimen berri bat da, "6.800 enpresa mikro, txiki eta ertaini mesede egingo diena”.

Bestalde, Cristian Monckeberg Etxebizitza eta Hirigintza ministroak adierazi duenez, “Gobernuak egoera lehengoratzeko ahalegin handia egingo du, suntsitutako espazio publiko ugari daudela jakitun izanda”. “Espazio publiko horiek berreskuratzeko prozesu bat abiatu nahi dugu”, gaineratu du.

Gauzak horrela, azken asteetan izandako protestetan kaltetutako espazio eta eraikin publikoak berreskuratzeko plana abiatu du Piñeraren gobernuak. Ekimen horrek, kalteen katastroa egitea, konpondu behar diren azpiegituren lanetara bideratutako ekarpen ekonomikoa eta obrak azkartzeko lege-proiektua aurreikusten ditu.

"Guztion artean lehengoratuko dugu egoera. Alde batetik udalerriak eta alkateak, bestetik eskualdeko gobernuak, baina baita bizilagunak ere", azpimarratu du Monckebergek.

Urriaren 17an hasi ziren protestak, hilabete gutxiren buruan, metroaren txartelaren prezioa laugarren aldiz igotzeko hartutako erabakiaren aurka. Halaber, azken asteetan egindako manifestazioetan desberdintasun soziala salatu eta Konstituzio berria egiteko beharra planteatu dute herritarrek.

Piñerak larrialdi egoera ezarri zuen, eta egun batzuk geroago barkamena eskatu zien herritarrei, haien aldarria ez entzuteagatik. Testuinguru horretan, "akordio sozial bat" adostea proposatu zuen. Horretarako, aldaketa batzuk egin zituen bere gobernuan, eta elkarrizketak abiatu ditu gainerako alderdi politikoekin, oposiziokoekin zein ofizialistekin.

Asteotan, gutxienez 19 pertsona hil dira manifestarien eta segurtasun indarren arteko istiluetan, eta milatik gora atxilotu dituzte.

Themes
ICO