Spain

Rikardo Arregi Sariaren XXXIII. ediziorako deialdia aurkeztu dute

Rikardo Arregi Sariaren XXXIII. ediziorako deialdia aurkeztu dute Donostian egindako agerraldian. Duela bi urte hasitako berrikuntzen ildotik bi sari izango dira: batetik Kazetaritza saria; eta, bestetik, Komunikazio saria. Horretaz gain, sail bakoitzean finalistak ere izendatuko ditu epaimahaiak, «gehienez zortzi» eta ohorezko aipamena egiteko aukera izango du.

Donostian egindako agerraldian Estibalitz Alkorta, Eusko Jaurlaritzako Euskara sustatzeko zuzendaria; Alex Huitzi, Andoaingo Udaleko euskara zinegotzi eta alkateordea; eta Patxi Baztarrika, Andoaingo Udaleko Euskara teknikaria izan dira.

Era berean, antolatzaileek 'Martin Ugalde gogoan' ekitaldia antolatu dute azaroaren 25erako. Bertan XXXIII. edizioko bi sarietako irabazleak jakinarazteaz gain Andoaingo idazle eta kazetariaren «lana, itzal luzeko konpromisoa eta oroimena» gogora ekarriko dira iaz Xabier Leterenak ekarri ziren antzera. Izan ere, azaroaren 11n Martin Ugalderen jaiotzaren lehen mendeurrena beteko da.

Hautagaitzen proposamena irailak 17 arte

Oinarrietan zehaztuta dagoenez bi sarietarako lanak 2020ko irailaren 16tik 2021eko irailaren 15a bitartean plazaratutakoak izan beharko dira. Baztarrikaren hitzetan Kazetaritza sarirako hautagaiak «edozein generotakoak izan daitezke betiko kazetaritzaren ezaugarriak dituzten heinean». Hori bai, egunkari, aldizkari, agerkari digital, irrati edo telebistakoak, euskaraz eginak izan beharko dira. Komunikazio saria eskuratzeko «euskarazko komunikazioa molde eta formatu berrituetara egokitu eta euskarazko komunikazioaren mesedetan haien aukeraz baliatzeko urrats berritzailetzat» jotzen direnak dira hautagaiak.

Saridun izateko hautagaitzak norberak aurkezteaz gain beste edonork ere proposa ditzake. Are gehiago, epaimahaiak «urte osoan egiten du jarraipena».

Epaimahaia Itxaro Bordak, idazlea eta prentsa kolaboratzailea; Aingeru Epaltzak, idazlea eta hainbat hedabidetako kolaboratzailea; Maite Goñik, Muko HUHEZIko irakaslea eta komunikazioan aditua; Ion Muñoak, Deustuko Unibertsitateko Komunikazio Graduko irakaslea; eta Jon Sarasuak, Muko HUEHZIko irakaslea eta komunikazioan adituak, osatuko dute.

Baztarrikak prentsaurrekoan adierazi duen bezala «Martin Ugaldek 1997an ohorezko aipamena jaso zuen egindako ekarpen itzelagatik».

Football news:

Griezmann conversó con Hamilton y visitó las cajas de Mercedes en el gran premio de España
El Barcelona siente que Neymar la usó. Dijo que quería volver, pero extendió su contrato con el PSG (RAC1)
Los aficionados del Arsenal: Querían regalarles algo bueno. Lamento que no hayamos podido
El Atlético no perdió en el Camp Nou. La lesión de Busquets es el punto de inflexión del partido (¿y la carrera de Campeones?)
Verratti se lesionó los ligamentos de la rodilla en el entrenamiento del PSG. La participación en la Eurocopa aún está en duda
El contrato de Neymar en una sola imagen. Mbappé quiere lo mismo
El Manchester United quisiera fichar en verano a Bellingham, no a Sancho. Borussia no va a vender Jude