Spain

Matxismoaren aldaerak

Koronabirusak bezala, hainbat aurpegi ditu. Goya sarietako komentario higuingarriakedo pandemiak areagotu dituen zaintza lanen zama, esaterako

Hau da emozioa. Bidaia handien bezperetakoa. Baietz gaur gauean ezin lo egin, iratzargailua entzun ez eta geltokira berandu iritsiko naizen beldur. Ez, ez noa Abu Dabira, ea norbaitek txertoa eskaintzen didan. Beno, ordainduta ere jartzen omen dituzte: 45.000 euroren truke hegaldia, 3 asteko luxuzko egonaldia (ardoa barne, noski, adinekoen egonaldi batzuetan bezala) eta ailegatu eta bueltatzerakoan Sinopharmen txertoa. Aukeran Cuba nahiago: Soberana II besoan eta mojitoa eskuan.

Ostiral iluntzean bertan erosi nuen txartela, lehendakariaren agerraldia amaitu eta berehala. 40 egun baino gehiago kale berberetan joan-etorriak eginaz. Erraz esaten da. Dena den iazkoa askoz okerragoa izan zen, etxetik atera gabe. Orain dela 365 egun jakin izan bagenu zetorkiguna! Nire bizia perimetratu duten kale horietako zuhaitzak loretu dira behintzat azken boladan, egunerokotasunari behar duen kolore ekarpena eginaz. Motxila prestatzeko eguna da, bihar trena hartu (gaur ez bidaiatzea erabaki nuen, ea jendetza pilatzen den herritik ateratzeko dagoen grinarekin) eta probintzian barneratzeko. Nork esango zigun Renferen aldiriko trenean Tolosara, Beasaina edo Brinkolara joateak kasi Parisera eramaten zaituen TGVan igotzearen pareko zirrara sortuko zigunik. Eta Aste Santuan Bilbora pare bat eguneko irtenaldia Berlinera izango balitz bezala prestatuko genuenik. Bordelera joaten uzten digutenean, Bora Borara bidaiatzea baino poz gehiego eragingo didalakoan nago.

Azkenaldian behin baino gehiagotan etorri zait burura ETBko 'Herri txiki, infernu handi' saioa irakurleen komentarioak irakurtzean. Norbaitek herrien konfinamenduak luzatzearen alde argudiatzen duenean, Gabonen ondorio tamalgarriak ez errepikatzeko, «nola nabari den herri txiki batean bizi ez zarela» erantzuna jaso ohi du. Baditut gertuan ostiralean, lana bukatu bezain pronto, herri txiki horietatik alde egingo dutenak. Maite dituzte etxe ondoko mendi eta parkeak, baina kokoteraino daude. Ezagutzen dut ere hirian bizi eta ostiralean, lana bukatu bezain pronto, herri txiki horietara joango denik. Norbanakoak bezainbeste infernu eta paradisu ditugu.

Batzuek paradisua Illunben begiztatu dute orain gutxi. Txertoa jasotzea ongi dago, baina «txortaketa masiboa»rena gaindiezina da. Nik ere jaso nuen whatsappez 'Ahoz aho' saioko pantaila-irudia «Illunbeko txortaketa. Bihartik aurrera hasiko dira txortatzen irakasleak, jantokiko begiraleak edota udaltzainak» azpitituluekin. A ze katxondeoa. Hurrengo egunean ETBk irudi faltsuak zirela argitu zuen. Umeok, hori ez da egiten, infernura joango zarete. Baina, onartu dezagun, barre eragiten diguten gauza gutxi izan dugu azken urtean eta txantxa pittin bat ere beharrezkoa da, noiz behinka, egoera arintze aldera. 'Cuore' eta 'Semana' dosia. Harry eta Meghanen elkarrizketa ikusi bai?

Paradisua Illunben: txertoa jasotzea ongi dago, baina «txortaketa masiboarena» gaindiezina da

Paradisua Illunben: txertoa jasotzea ongi dago, baina «txortaketa masiboarena» gaindiezina da

Txantxa gutxi larunbat iluntzean RTVEren facebooken entzundakoekin. Ai, horiek ere 'fake new'a balira. Lastima egia diren, inork entzungo ez zituelakoan botatakoak. Ez ditut errepikatuko. Bistan da, beste behin, zein errotua dagoen matxismoa, koronabirusa bezala aldaera ezberdinekin, eta zein beharrezkoa den oraindik ere (noiz arte?) Emakumeen Nazioarteko Egunaren aldarria ozen oihukatzea. Pandemiarekin genero arrakala areagotu egin da, emakume askok lana baztertu behar izan dute zaintzara dedikatzeko, eta indarkeria matxista ez da eten. Etxean konfinatuta, tratu txarren emailearekin giltzapetuta. Infernua.

Bada beste infernu mota bat, ospitaletako ZIUetan bizi dutena azken urtean. Hori bai dela itxiera perimetrala, arnasgailu bati konektatua egotea. Kutsadurek behera egin dute nabarmen, baina egoera oraindik «oso txarra» dela diote gure senitarteko, lagun eta bizilagunen biziak salbatze aldera buru-belarri, leher eginda lanean dabiltzan osasun-langileek. Neurri leunagoak ditugu gaurtik aurrera, honek dakarren lasaitzeko arriskuarekin. Capisce. Baina, aspaldiko partez, txangoa egingo dut. Tentuz joango naiz txertoaren zain dauden gurasoak bisitatzera.

Football news:

Mauricio Pochettino: No amar a Mbappé es imposible. Es más fácil entrenarlo que nadie
El Barcelona estima el acuerdo de Neymar entre 70 y 80 millones de euros. El jugador quiere volver (Catalunya Ràdio)
Megan Rapino: No pido un salario como el de Messi. No solo los negros deberían hablar de racismo en el fútbol, sino de homofobia: no solo los gays
Luca Zidane: Mi apellido llama demasiado la atención. La gente piensa que juegas porque eres el hijo de alguien
Jorkaeff sobre Ronaldo: el Mejor con el que he jugado. A veces solo lo vimos irrumpir en el área
Thuram sobre el racismo: Históricamente, la culpa es de la víctima. La mayoría de los que anhelan el cambio no quieren escuchar a los que sufren discriminación
Modric sobre las declaraciones de Klopp y Koeman sobre el arbitraje: está bien cuando se trata del mejor equipo del mundo. Nada puede empañar la historia del Real Madrid