Spain

«Maiz atera naiz konfort-zonatik baina birusak pausatu egin nau»

Ama du margolari eta Navascues estudiotik atera berria, kairako bidean zela harrapatu genuen pasa ostegunean New York estatuko Binghamton herrian eta Singapurren bizi izandako Eskerne, Discover San Sebastian enpresaren sortzailea. Paco Bueno eta Martinez benetako tabernak urrun samar zirelarik, beste 'autentiko' batean izan ginen berriketan, Kiskurran.

– Zenbat?

– Zenbat zer?

«Pairatu dugun sarraskitik taberna jatorrak, benetakoak, autentikoak izango dira salbu. Besteak, inolaz ere»

– Aldiz. Zenbat aldiz atera zara, atera zaituzte, zure konfort-zonatik. Horixe nahi dut nik jakin.

– Bizpahiru.

– Zenbatu duzu. Orain, kontatu.

– San Vicente elizan hartu nuen bataioa. Horrek sakon markatu ninduen...

– Zer zentzutan?

– Eskerne izena jarri zidaten eta koxkera-donostiarraren pozoi gozoa zainetan barrena sartu. Horrexegatik, igual, maite dut hainbeste horren hurbil dagoen Martinez taberna. Edo Trinitate plazako Txuleta. Hala ere, ezer ez dut Santa Maria eta San Vicenteren artean den Ganbararen kontra. Aldeko eta zale naiz. Oso. Artzain Onaren bidean, baina Parte Zaharreko karrika nagusian den Paco Buenoren aurka ere ez dut ezer kontra. Ezta pentsatu ere. Gabardinarekin prestaturiko bertako ganbarik gabe, nola bizi?

– Ados. Bat nator zurekin. Zeharo. Baina momentuz, zure/gure konfort-zonan sentitzen zaitut gozo eta ez kanpo, ez urrun.

– Segituan aterako naiz. Ibaeta auzoko Ibai ikastolan eta Santa Teresa ikastetxean eskolaratu nintzen. Bukatu orduko, Enpresen Administraritza eta Zuzendaritza ikastea erabaki nuen, irteera anitzeko ikasketak zirelakoan...

– Erabaki zentzuduna dirudi.

– Ez balitz ingelesa jakin barik New Yorken ikastea erabaki nuelako.

– Bejoindezula.

– Horixe izan zen konfort-zonatik atera nintzen estreinako unea. Ez oso-osorik, ordea.

– Zer esan nahi du 'ez oso-osorik' horrek?

– Ahizpa zen han bizitzen. Beraz, konfort eta segurantza pixka bat ba nuen... artean. Hala ere...

– Zer?

– Ikaragarria izan zen bertan nereganatu nuen eskarmentua. Zentzu eta maila guztietan. Garai hartan hemen, Donostian, ez zen ez arrazen, ez jan-gauzen, ez usainen aniztasuna. Txinako sukaldaritzatik ezagutzen genuen kontu bakarra udaberriko 'rollito' horiek ziren. Derrepentean, han, hain txikia zen Binghamton- en, topo egin nuen Txinatik aspaldian etorriak izan arren, bertako kozinatzeko moduari eusten zioten amonen platerekin. Han ezagutu nituen sekula probatu ez nituen espeziekin, sekula nabaritu ez nituen usainekin, sekula ez ikusitako larruazaleko koloreekin eta sekula ez entzundako hizkuntzen doinuekin. Nola edo hala, esperientzia itzel horrek bidea ireki zidan geroxeago aurrera eramango nuen nere Discover San Sebastian enpresa irudikatzeko.

– Etxeratu zinen eta martxan jarri aipaturiko Discover San Sebastian, etortzen hasiak ziren bidaiarientzako zerbitzura beti.

– Gogorrak bezain graziaz beterikoak izan ziren hastapenak. Nire zerbitzuak eskaintzen nizkien hoteletako jabeei eta beraiek harreran nahi ninduten, goi mailako atezain gisa. Edo komisioak eskatzen zizkidaten lortzen nituen bezeroen ordainean. Kuriosoak izan ziren garai horiek. Baina arrakasta lortu nuen. Nirekin zetozen turistak nire gogoko taberna eta lekuetara eramaten nituen eta pintxo bat eta ardoa eskuan, hemengo ohiturez, Historiaz eta istorioez ibiltzen ginen... kuxkuxean. Josemaritarrak eta koxkeroak bagina bezala.

– Boteprontoan, baina, Singapur aldera joango zinela erabaki zenuen.

– Horren boteprontoan ez baina bai, txineraz ikasi nahi nuen. Hor bai ez nuela ez ahizparik, ez euskarririk, ez heltzekorik. Han nengoela, nik uste/espero/behar nuena ez nuela bilatzen konturatu eta bueltatu nintzen.

– Sakonegia ote, konfort-zonatik ateratzerakoan sumatu zenuen amildegia?

– Ez, ez zen hori. Nik uste, kulturalki ulertu ezinezko egoera eta gizarte batean aurkitu nintzela eta bueltarako bidea hartu nuen.

– Eta bere burua turismoari eskaini zion hiri hau birusak setiatu zuen. Eta denok maite ditugun tabernak (eta maite ez ditugunak ere) itxi ziren. Eta bidaiariak beren etxera bueltatu ziren. Eta zu non? Konfort-zonatik kanpo edo barruan?

– Beren negozioetan, gorputzetan eta familietan birusaren eraso basa nozitu duten guztiei zor diedan, diegun, errespetu osoa gordez, esan behar dut niri Covid-19ak ezinbestekoa nuen etenaldia eskaini didala. Pausatu dut nire burua. Ekin diot gustuko gauzak egiteari: pintura, yoga... Duela pare bat aste Ciudad de San Sebastián barkuaren marketing (edo) ardura hartu dut. Ilusio osoz.

– Zer asmotan? Bisitariak beren konfort-zonatik aterako dituen bihurrikerietan ibiliko zara?

– Zegoen goien gradura bueltatu behar dugu berriro hiria. Baina ez bakarrik kanpokoentzat. Guretzat ere. Eta itsasoa zeharkatu behar dugu baleen bila, zeharkatuko dugu, gure arbasoek nola.

Football news:

Griezmann conversó con Hamilton y visitó las cajas de Mercedes en el gran premio de España
El Barcelona siente que Neymar la usó. Dijo que quería volver, pero extendió su contrato con el PSG (RAC1)
Los aficionados del Arsenal: Querían regalarles algo bueno. Lamento que no hayamos podido
El Atlético no perdió en el Camp Nou. La lesión de Busquets es el punto de inflexión del partido (¿y la carrera de Campeones?)
Verratti se lesionó los ligamentos de la rodilla en el entrenamiento del PSG. La participación en la Eurocopa aún está en duda
El contrato de Neymar en una sola imagen. Mbappé quiere lo mismo
El Manchester United quisiera fichar en verano a Bellingham, no a Sancho. Borussia no va a vender Jude