Spain

Joxean Agirrek 'Disdira eta alderantzia' nobela kaleratu berri du

Joxean Agirrek «Disdira eta alderantzia» nobela kaleratu berri du. Idazleak ostegunean, otsailak 25, aurkeztu zuen eleberria Donostian (Gipuzkoa). Lana 2018. urtean kaleratu zuen «Ispiluak eta Itsasoak» eleberriaren jarraipena da. Lehendabiziko liburu hark Maria Garrastazu izeneko protagonistaren nondik-norakoak ematen zituen ezagutzera, Zestoako bainuetxean lan egiten zuen 17 urteko gazte baserritar bat zena.

Hala, Maria Garrastazuk Aizarna auzoko baserria utzi eta Biarritzera abiatu ondoren, Parisen amaituko du. Frantziako hiriburuan abiatzen da nobela berria. 1920ko hamarkadan, Belle Epoque garaian girotu du nobela idazle gipuzkoarrak. Aurreko eleberrian Maria ispilu saltzaile gisa lanean ibili bazen lanean, oraingo honetan, argazkilari baten laguntzaile gisa arituko da.

Argazkilaritza da lanean aztertzen den gaietako bat, baina euskal migrazioaz ere mintzatzen da, baita ehungintzako jantzien diseinuaren atzean dauden jostunez ere, Coco Chanel bezalako markek dituzten milaka emakume jostunen bizitzez, periferian lanean ari direnak, esaterako. Zehatzago esanda, Belle Epoque garaiko glamourraren bestaldea mahaigaineratzen du obrak, ez goi mailako modaren diseinatzaile, modelo eta bezeroak, baizik eta lantoki ilunetan arropa garesti horiek ekoizten dabilen jendearena, hain zuzen ere.

Joxean Agirre Odriozola idazle eta eleberrigile azkoitiarra dugu. Soziologian lizentziaduna Parisen (Frantzia), bi urtez Eibarko ikastola bateko irakasle gisa ibilitakoa da, historia ikasteari ekin zion bitarte. Hirugarren urtean, berriz, ikasteari utzi eta Egin egunkarian hasi zen lanean. Eginen itxieraz geroztik, aldiz, Garan ibili izan da lanean.

Football news:

Mbappé baila sobre la mesa y Mira cómo el PSG celebra su pase a semifinales en el vestuario
Pochettino acerca de llegar a las semifinales: es todo el mérito de los jugadores del PSG. Me faltaba esa adrenalina
Manuel Neuer: el Bayern necesitaba jugar mejor en Múnich. Hemos perdido muchos momentos
Hans-Dieter Flick: al Bayern le faltaba el toque final en ataque. Felicidades al PSG
Presidente del PSG: hemos invertido mucho en el Club para ganar la liga de Campeones. Neymar y Mbappé no tienen motivos para irse
Tuchel sobre 0-1 con Oporto: Tal vez no sea el mejor juego para ver. Chelsea ganó merecidamente después de los minutos de 180
Neymar en la ida de la Champions: eliminamos al ganador del torneo. Ahora el PSG siempre debe aspirar a llegar a las semifinales