Spain

'Hitz hots', bost emakume poetaren hitzak, Antton Valverderen musikaz

Pandemiaren aurreneko kolpeak, martxoan, bertan behera utzi zuen Anjel Lertxundi idazlea eta Antton Valverde musikaria aspalditxotik lantzen ari ziren 'Hitzak hots' (Pamiela) proiektuaren urrats berria: han eta hemen eskainitako «errezitaldi poetiko musikatuak» betikotzea, disko-liburu baten bidez. Bigarren kolpeak dezente baldintzatu du gaur bertan egin den 'Hitzak hots'-en aurkezpena, iragarrita zeuden zenbait parte-hartzailek ezin izan baitute Donostiara heldu. Sumatu da Arantxa Urretabizkaia, Itxaro Borda, Miren Agur Meabe eta Jule Goikoetxearen falta Koldo Mitxelena Kulturunean burutu den ekitaldian, non ekimenaren sustatzeileek, Mari Jose Telleria Kultur zuzendariak eta Tere Irastortzak azaldu dituzten proiektuaren nondik norakoak.

«Liburu honen argitalpena oso albiste ona da, gaur egun ezin baita gure gizartea ulertu emakumeak bertan duen parte-hartzea kontuan hartu gabe» adierazi du Telleriak, eta une zail hauetan poesia inoiz baino beharrezkoagoa dela ere esan du. Anjel Lertxundik ere izan du kontuan argitalpenaren egokiera. «Pandemia baten erdian gaude, katakunbetan bezala bizitzeko zorian, baina hara non katakunba horietan irakurketa, musika, antzerkia eta zinea ditugun bidelagun. Gozameneko uneak ematen dizkigute, eta laguntzen digute ahaztua genuen bakardadera biltzen«, esan du.

Ekimenaren jatorria ere berak ezaldu du, Antton Valverden esan bezaka bera baita «proiektuaren aita sortzailea». 'Hitzak hots' galdera baten ondorioz sortu zen, Lertxundik gogoratu duenez. Elkarrekin lan asko egindakoak dira Antton Valverde eta bera -Lourdes Iriondo eta Xabier Leterekin lankidetzan, besteak beste-, baina urteak zeramatzaten proiekturik partekatu gabe. «Ari nintzen buruari bueltaka, hurrengo lankidetza proiektua zeri buruzkoa izango zen, eta halako batean, emakume itzultzaileen presentzia gero eta ugariagoaz hitz egiten ari ginela, atera zitzaigun hizpide emakumeek euskal kantagintzan duten presentzia txikia. Galdera horixe egin genion Anttonek eta nik elkarri orain pare bat urte: zergatik musikatu da emaku­mezkoen hain testu gutxi euskal kantagintzan? Hortik abiaturik, lanean hasi ginen, galderari erantzuteko modu aktibo batean. Poeta emakume batzuk aipatu nizkion, liburu batzuk ere bai aholkatu eta liburue­tako poema batzuk seinalatu. Hortik abiaturik, Anttonek bere selekzioa egin zuen poema gustukoenekin, bere musikara egokitzen zirenekin».

Poemak hautatzea, hortaz, Antton Valverderen lana izan zen. «Azkenean poema batzuekin maitemintzen zara, hasten zara musikari bueltak ematen, eta halako batean badituzu zortzi kantak eginak», gororatu du. Biek aipatu dute, Debussy eta Mallarmé protagonista dituen anekdota bat aipatuz, poema bakoitzak baduela bere musika, «gehien bat erritmoa, melodia irakurleak jartzen» diolako. Hala ere, musikak geruza bat gehitzen die eta, Lertxundik esan bezala, «bildu ditugun zortzi poemek bi musika dituzte: poeta bakoitzak eman ziena bere garaian eta Antton Valverdek emandakoa». «Bi musikak ez daude elkarren kontra, elkarrekin baizik», zehaztu du.

Chillida-Lekun grabatua

Zortzi doinuetatik zazpi Valderderenak dira, eta zortzigarrena Guridiren pieza baten egokitzapena. Kantak prest egon zirenean, «emanaldi batzuetan pentsatzen hasi ginen, ez gehiegi...». Egin zituzten hainbat emanaldi, eta gustura gelditu ziren emaitzarekin. «Oso pozik geunden ikusiz funtzionatzen zuela, eta jo genuen Pamielarengana. Haiek ere eskuzabal hartu zuten gure proposamena», adierazi du Anjel Lertxundik, errezitaldietatik disko-liburura igarotzeko urratsa azaltzean.

Aukera denak aztertu ondoren, zuzeneko grabaketa egitea erabaki zuten. Grabaketa berezia, toki berezian: Chillida Lekun. Iazko abenduaren 18an egin zen emanaldia, grabatu zuten, eta martxorako prest zegoen argitalpena. Pamielaren 'Litera&Musika' sailean argitaratu den 'Hitzak hots'-ek barne hartzen ditu 56 orrialdeko liburua eta DVD, non jasotzen den emanaldi osoa, Antton Valverderen, poeten eta Anjel Lertxundiren interbentzioekin.

Hasiera batean bost poetak ziren aurkezpenean parte hartzekoak, baina bakarrik gelditu da Tere Irastortza. Esan du ezin duela hitz egin denen izenean, baina seguruenik ados egongo dira gainerakoak bere hitzekin. Onartu du izugarri poztu zela Antton Valderderen eta Anjel Lertxundiren proposamena jasotzean, «niretzako izan direlako inspirazio iturri». Proiektuaren azken emaitzari dagokionez, bere bi poema «nola irakurri eta musikatu dituzten» entzutean sentitzen duen emozioa ekarri du gogora.

«Ederra da bost emakume bederen batera topatzea antologia batean. Bost bezala egon zitezkeen 50, baina bost egokitu gar», esan du, eta azaldu du une honetan badirela «gutxienez 600 emakume euskaraz idazten. Arrantza egiteko aukera badago, eta arrantzan batera ikustea Antton eta Anjel, ez bakoitza bere kainaberarekin baizik eta biak sare batekin» pozgarritzat jo du, eta alde on ugarien artean honakoa ikusi dio arrantzaren emaitzari: «Emakumeak ohituta gaude gizonezkoak irakurtzen, bada elkar irakurtzeko ordua».

Football news:

DELE Ayenugba: los porteros africanos no creían en Europa, y ahora el senegalés juega en el Chelsea, el camerunés Ajax
El Bayern de Múnich se impuso al Inter de Milán. Fue incluido en la lista de los mejores del año 2002 por el centrocampista Lucien Agum, de 18 años, en el Bayern
Davis podría jugar en el Bayern-Lokomotiv, Kimmich-a principios de año
El Barcelona podría fichar gratis al centrocampista del Atalanta Martín de Ron, que podría ser una de las opciones para reforzar la plantilla del Barcelona
Hislop sobre el racismo de los fanáticos de Newcastle: me insultaron desde 50 yardas, cantaron mi nombre
Hertha celebró la victoria con las gradas vacías: aplaudido, socializado, Guendouzi incluso lanzó una camiseta
Tuchel no tiene intención de renovar su contrato con el PSG. Será agente libre en el verano