Spain

Euskara maila indartzeko Berbaldun programa abian da Leioan

'Pixka bat es mucho', zioen euskararen erabilera bultzatzeko asmoarekin Eusko Jaurlaritzak 2008. urtean kaleratutako iragarkiak. 'Anima zaitez, laguntxo' kantatzen zuten hizkuntzaren motorra martxan jarraitzeko bultzada emateko. Horrelako zerbait (abestu gabe, momentuz) bilatzen du Leioako Berbaldun ekimenak. Orain dela zazpi urte abian jarri zen programa honek euskaldunei hizkuntza hau erabiltzeko tresnak hurbiltzea du xede gisa. Eta, hori lortzeko, izenak dioen bezala, berbari erreparatzen diote. Parte hartzaileak txokotan banatzen dira, euskara euren arteko lokarri bakarra izanik

Bilerak ordu batekoak izango dira. Horietan, pertsona bat egongo da dinamizatzaile papera izango duena parte hartzaileak ez daitezen bakarrik sentitu eta talde guztietan euskaldun oso bat gutxienez egoteko. Talde txikietan antolatuko dira izen eman dutenak, hitz egiteko aukerak ahalik eta handienak izateko helburuarekin. Eta nola apuntatu naiteke? Euskaltegira izen emateko orria eramanez, [email protected] helbidera idatziz edota 688850129 zenbakira Whatsapp mezua bidaliz.

Taldeko kide izateko baldintza bakarra euskaraz komunikatzeko gutxienezko maila izatea da, eta 17 urtetik gorakoa izatea. Gainera, euskaraz aritzea ez da komunikazio hutsera mugatuko. Izan ere, bestelako jarduerak ere prestatu dira euskarari 'airea' emateko; hala nola, berbodromoa, txangoak, hitzaldiak… Entzun eta erabiltzeko tresna anitzak, hizkuntza ez dadin herdoildu.

«Ikasketa prozesua bizkortzeko»

Antolatzaileek ekimenean parte hartzeko gonbidapena bi perfiletara luzatzen dute. Batetik, berez, euskara maila ona dutenentzat. «Euskalduntze prozesua amaitu edo amaitutzat eman dutenentzat, halako ahalegin handiaren ostean lortutako mailari eusteko lagungarria da». Ez bakarrik beraientzat, baita ere taldeko gainontzekoentzat. «Euren eskarmentua baliagarria izan daiteke euskara ikasten ari direnentzat», azaldu dute.

Eta, bestetik, hain justu hasi edo aurreneko urratsak ematen ari direnentzako. Aukera izan daiteke, hortaz, ikasitakoa praktikara eramateko. «Ikasketa prozesua bizkortzeaz gain ikastetxeko edo euskaltegiko lau hormen artean ikasitakoa kalera ateratzen laguntzeko» lagungarri izan daitekeela diote. «Eguneroko bizitzako egora errealetara jauzi egitea ez baita askorentzat batere samurra, beldurra, lotsa eta ziurtasun faltaren ondorioz». Jarioa irabaztearen poderioz, euskaraz jarduteko ohitura eta ausardia agertzen da.

Football news:

Hans-Dieter Flick: Espero que Alaba firme con el Bayern. Nuestro Club es uno de los mejores del mundo
Diego Maradona: Messi le dio todo al Barça, lo llevó a la cima. No fue tratado como se merecía
Federico Chiesa: Espero dejar su huella en la Juve. Obtendremos excelentes resultados
Entrenador del Benfica: No quiero que nos veamos como el Barcelona actual, no tiene nada
Guardiola sobre el regreso al Barça: Estoy feliz en Man City. Espero quedarme aquí
Fabinho no jugará con el West Ham debido a una lesión
Ronaldo Koeman: Maradona fue el mejor de su tiempo. Ahora, el mejor Messi