Spain

'Desdoméstica', Bilboko emakumeek etxean izan duten espetxeratzea salatzen duen erakusketa BilbaoArten

Historikoki, emakumeak izan dira etxeko lanak eta zaintza lanetan ibili izan direnak. Garbiketa, umeak hezi... Lan horiek etxeko andreen eskuetan geratzen ziren, eta, gaur egun, oraindik ere kulturalki zama bat da profesionalki ibilbide bat izan nahi duten emakumeentzat. Horretaz eta gauza gehiagoz hausnartzeko, BilbaoArtek Estibaliz Sádaba artistaren 'Desdoméstica' erakusketa izango du Urazurrutia Aretoan martxoaren 18ra arte. Horrez gain, erakusketa honi izena ematen dioten ikus-entzunezko piezak BilbaoArteko zinema aretoan proiektatuko dira martxoaren 16an eta 17an

'Desdoméstica'-k argazkiak, performanceak, soinudun lanak, collageak eta bideoak biltzen ditu, eta, horietan, emakume bilbotarrak etxean izan ohi duen espetxeratzea salatzen du. Kalean eta eremu publikoan agertzeko borroka ere jorratzen dira. Gogoeta bat planteatzen da erakusketa honetan: emakumeek espazio publikoarekin duten harremana eta etxeko espaziotik ateratzeko izan duten zailtasun historikoa.

Erakusketa astelehenetik ostiralera egongo da ikusgai, arratsaldeko 17.30etik, 20.30era. Sarrera doakoa da, edukiera mugatuarekin. Bertan, Sábadak bideoa, performance eta soinuak nahasten ditu esperientzia berezi bat sortzeko. Honela obrak elkarren artean mintzatzen dira narratiba bat sortuz.

Estibaliz Sádaba Murguía (Bilbo, 1963) artista eta Arte eta Ikerketa doktorea da. Erroman eta Parisen ikasi du eta bere erakusketak Madrilgo Reina Sofia Arte Zentro Nazionalean eta MACBAn izan dira, besteak beste. Bere artea aktibismo eta feminismoarekin daude lotuta eta horri buruzko mintegiak zuzendu ditu Artelekun, Rekalde Aretoan eta Tabakaleran.

Football news:

Tedesco abrió a Promes con un nuevo lado: también actúa de manera saludable entre las líneas. Grigoryan sobre khavbek
El Manchester United y el Arsenal están Interesados en el Fluminense Martinelli, mientras que el Centrocampista del Fluminense Martinelli podría seguir su carrera en la Premier League
Courtois sobre 2-1 con el Barça: el Real Madrid demostró que sabe pelear
Messi no ha marcado al Real Madrid desde mayo de 2018
Zinedine Zidane: Real Madrid venció al Barça merecidamente. No se puede descartar todo al juez
Ronald Koeman: el Árbitro tuvo que poner un claro penalti. Pero el Barça volverá a tener que resignarse
Sergi Roberto sobre la caída de Braithwaite: Sorprendió que el árbitro dijera de inmediato que no había nada. No se dirigió a VAR