Spain

Derioko Udalak hamar zuhaitz berri landatu ditu

Eguneroko arnasketan laguntzen dute. Baina ez hori bakarrik, begiek ere eskertzen dute euren presentzia. Eta osatzen duten taldea handitu da. Derioko Udalak 'berdeari' protagonismo ematen jarraitzen dio eta zuhaitz berriak landatu ditu udalerrian. Zehazki hamar dira, gune ezberdinetan hazten ari direnak. Azken asteotan, eta aurreko legegintzaldian hasitako konpromisoari eutsiz, bi gorosti, lau hagin, bi kamelia eta beste bi gurbitz landatu dituzte.

Zuhaitzak oso lagungarriak dira ingurua babesteko eta, zentzu horretan, gizarte garbi eta osasuntsu baten oinarri dira. Arrazoi ezberdinengatik: karbonoaren ihesbideak dira, bideodibertsitatea areagotzen dute, lurraren erosioa geldiarazten dute, airearen kalitatea hobetzen dute... Eta berdeguneek jarduera fisikoa bultzatzen dute, paseorako eta aisialdirako gogoa eragiten dutelako.

Helburu horrekin buruan, Gobernu taldeak berdeari gero eta protagonismo handiago ematen jarraitzen dio. Horrekin batera, kiroldegiaren atzealdean (Unbe kalean) dauden lorategiak ere hobetu egin ditu, hiru Albizzia Julibrissim landatuta. Unitate horiek guztiak erosteko eta landatzeko egindako inbertsioa 6.700 eurokoa izan da.

Lehenengo lanak Gabonetan izan ziren, eraikin publikoen sarreretan zentratu zirenak, udaletxean, kiroldegian, Gurea Aretoan, haurreskolan eta Kultur Birikan. Ondoren, Txorierriko Etorbideko biribilgune berriko lorategian jarraitu zuten, San Isidro elizaren ondoko lorategian, haurreskolaren sarreran eta Doyan gimnasioaren ondoko lorategian. Beraz, gero eta talde handiagoa osatzen dute zuhaitzek Derion.

Football news:

Cavani regresó a los entrenamientos y es probable que juegue con Crystal Palace
Fabio Capello: Juve jugó rugby contra Oporto. Solo Ronaldo y Chiesa son capaces de hacer una diferencia en esta alineación
Neymar: he publicado cómo me estoy recuperando de una lesión y no he recibido mensajes con las palabras: Wow, qué profesional. Neymar, Delantero del PSG, expresó su descontento por la atención que se le presta a su trabajo en la recuperación
Ole-Gunnar sulscher: el Trabajo de los jueces es muy complejo y sin presión adicional. Debemos tomar sus decisiones
Joan Laporta: estoy Seguro de que Messi no se quedará en el Barça si yo no gano las elecciones. él le da al Club el 30% de los ingresos
Trent idolatró a Gerrard desde la infancia y se metió en un cuento de hadas: recibió el cuidado de Steven y el brazalete del capitán. Una historia de hermosas relaciones
La recuperación de azar después de una lesión se retrasa. Probablemente no juegue con el Atlético el 7 de marzo