Spain

Bilboko AEKko ikasleen jaialdia ospatuko da asteazken honetan, EHUko Bizkaia Aretoan

Bilboko AEKko ikasleen jaialdia ospatuko da asteazken honetan EHUko Bizkaia Aretoan. Goizean Imanol Ituiñoren magia ikuskizunaz gozatu ahal izango dute ikus-entzuleek, goizeko bederatzietatik aurrera. Arratsaldean, berriz, bostetatik aurrera Bea Egizabalek umorezko bakarrizketa bat eskainiko du, publiko guztiaren gozagarri izan dadin.

Egitasmoa osasun agintariek exijitzen duten segurtasun protokolo eta tarte guztiekin eramango da aurrera. Euskara praktikoa lantzeko aukera ezinhobea izango da honakoa. Bizkaia Aretoko Mitxelena gelatik egun osoan barrena Bizkaiko hiriburuan AEKko euskaltegietan parte-hartzen dabiltzan 400 ikasle inguru bertaratzea estimatzen dute.

Urtero normalean bi jai inguru antolatzen dituzte, gehienbat ikasturteari irekiera emateko eta amaiera emateko antolatzen dituztenak, hain zuzen ere. Oraingo honetan Bilboko AEKk bi kultur sortzaileren alde egin du apustu, behar diren neurriak hartuta, kultur egitasmoak aurrera eramatea segurua dela mahaigaineratzeko asmoz.

Beatriz Egizabal gipuzkoar ipuin-kontalari, narratzaile, pailazo eta aktore feminista da. 90. hamarkadaren amaieran ipuin-kontalari gisa hasi zen lanean. Harrezkero, hainbat esparrutan ibili da horren jardunean, hala nola, ikastetxe, ludoteka, kultur-etxe, zahar-etxe edota tabernetan, zahar, heldu, haur zein gazteei ipuinak kontatzen. Egizabalek ipuinak emakumeen ikuspuntutik kontatzen ditu, feminismotik, alegia, eguneratzeko beharra dutela iruditzen zaizkion estereotipoak aldatzeko ahaleginetan ibiltzen baita.

Imanol Ituiño mago bilbotarra da. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua da EHUn. Ikaslea zela hainbat laburmetrai eta ekoizpen jorratu zituen. Horietako askok hainbat sari irabazi zituzten. Egun, ordea, magia saio egile bezala ibiltzen da. Hala, jaialdietan, ezkontzetan edota irrati ezberdinetan ezagun xamarra da gaur egun bizkaitarra.

Football news:

Frank Lampard: en diciembre, Chelsea estaba en gran forma. Me preocupa que la hayamos perdido tan rápido
Rogers sobre la lucha por el Campeonato de Leicester: es demasiado Pronto para decirlo, pero en la primera mitad de la temporada jugamos de manera constante y de alto nivel
Solo en una temporada en la era de Abramovich, el Chelsea anotó menos puntos después de 19 rondas que ahora. Entonces, Mourinho fue despedido después de 16 partidos
Werner no anota 11 partidos en la Premier League. Tiene 1 gol en los últimos 15 partidos con el Chelsea
El Manchester United está dispuesto a ofrecer 12 millones de euros por el defensa lance Medina. En septiembre fue convocado por primera vez a la selección Argentina por el Defensa del lance Facundo Medina
Gerona, Gerona (AP). _ el Delantero del Eibar, Sergi Enric, y el defensa del Girona, Antonio Luna, fueron condenados a 2 años de cárcel por publicar un vídeo de un trío con una chica
El Bayern jugará las semifinales del mundial de clubes con el egipcio al Ahli about el Qatarí al Duhail