Spain

Berangoko eta Sopelako Burdin Hesia ezagutu ahal izango da igande honetan bisita gidatu baten bitartez

Berangoko eta Sopelako Burdin Hesia ezagutu ahal izango da igande honetan bisita gidatu baten bitartez. Hala, antzezpen ezberdinen bidez 1937ko gatazkak emango dituzte aditzera. Hori dela medio, eskualdeko hainbat eragile uztartu dira, bisitaldiaren antzezpenean esku hartzeko asmoz, hala nola, Jata-ondo Landa Garapen Elkartea, Berangoko Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoa edota Frentes de Euzkadi elkartea.

Burdin Hesia faxisten hedapena saihesteko erabilitako defentsa proiektua da, Bilbo Handiko eskualde ezberdinetan egindakoa, alegia. Estrategia txarto atera arren, Burdin Hesiaren zati batzuk gaur egunera arte iritsi dira, eta duela aspaldi gertatutako nondik-norakoen lekuko jarraitzen dute izaten.

Bertan bisitariek ordu bi eta erdiko itzulinguruan, Burdin Hesiaren aztarnak ikuskatuko ahal izango dituzte. Frentes de Euzkadiko kideei esker, orduko giroa egokitu ahal izango dute. Horretarako garai hartako sasoiko jantzi eta materialen erreprodukzioak egingo dituzte. Bertan Areneburu eta Urkomendiko babesguneetan izandako borrokak interpretatuko dituzte. Azalpen ezberdinetan euskara eta gaztelania uztartuko dituzte.

Bisita gidatua goizeko 09.30etan abiatuko da Sopelako Urko aparkalekuan. Bertan parte-hartu nahi duen edonork ezinbesteko izango du euro bateko prezio sinbolikoa ordaindu eta izen emateko [email protected] helbidera idatzi edota 688 851 043 mugikorrera deitu. Irailean Burdin Hesiaren beste aztarna batzuk ikuskatzeko txango bat antolatuko dute Gamiz-Fikan. Bisita gidatu hori irailaren 6an izango da.

Football news:

Müller ganó el 26º trofeo de su carrera y alcanzó a Schweinsteiger. Entre los alemanes, solo Kroos
El Barcelona confía en fichar a desta, pero aún no ha acordado un traspaso con el Ajax
Neuer sobre el gol de la victoria de Javi Martínez: juega muy bien de cabeza en los estándares
Pep Guardiola, entrenador del Manchester City tras vencer 2-1 al Bournemouth en la ronda 3 de la Copa de la liga inglesa, marcó el gol del delantero Liam Delap, de 17 años, para el que fue el primer partido para el equipo principal de los Citizens
Karl-Heinz Rummenigge: el Bayern puede estar orgulloso de Quadruple
El Atlético confía en que el Partido se quede. El Club está dispuesto a alquilar Torreira al Arsenal en caso de que Herrera se vaya, el Atlético no tiene intención de separarse del centrocampista Thomas Partey, al que reclama el Arsenal. El Club madrileño confía en que el Ghanés, de 27 años, se quede a pesar de la inversión de 50 millones de euros, según informa el periodista de Sky Sport Italia Matteo Moretto. También al Atlético no le importaría alquilar al delantero del Arsenal Lucas Torreira en caso de la salida de Héctor Herrera, pero aún no se ha llegado a un acuerdo entre los clubes, ya que los londinenses solo tendrán una venta directa, afirma el periodista Fabrizio romano
Jesús Navas Pro 1-2 con Bayern: juego Igual, simplemente no es nuestra noche